
Hormak apaintzeko teknikak ikasi dituzte haurrek
Maiatzaren 26an Oiartzungo Irrien Lagunak taldeak, Ttak-ekin batera, herriko paretak apaindu eta margotuko dituzte. Familia giroan egingo dute hori eta egunpasa prestatzen ari dira dagoeneko. Auzolanean egingo dute apainketa eta margoketa, “euskaraz, euskaratik eta euskararentzat”. Aurretik, baina, larunbat honetan (maiatzak 4), Aiora Perez de San Roman alkatearekin bilduko dira eta euren asmoen berri emango diote. Zein horma margotu erabakiko dute haurrek.
Hori 17:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Alkatearekin egon eta gero, Kontzejupera jaitsiko dira eta hormetan zer margotuko dute erabakiko dute. Herriko haur guztiak gonbidatu dituzte bilerara zein gero egingo duten lansaiora. “Aurreko saioetan egon ez direnentzako ere irekita dagoen proiektua da”, adierazi du Irrien Lagunak lantaldeak.
Hormak apaintzeko nahia iazko azaroan azaldu zuten, Oiartzungo Irrien Lagunek haurrekin egindako parte hartze prozesutik atera zen ideia.
Pazko astean
Errenteriara bisita egin zuten Oiartzungo Irrien Lagunek kale ekintzaren laguntzarekin. Hango
hormachic-a ezagutu zuten eta gero tailer bat egin zuten hormak apaintzeko teknikak ezagutzeko eta probatzeko.