Mugaritzek postu bat egin du behera jatetxe onenen zerrendan
Munduko laugarren jatetxe onena da Mugaritz Restaurant aldizkariaren arabera. Atzo jakinarazi zuen Erresuma Batuko aldizkariak urtero berritzen duen zerrenda, eta bertan postu bat behera egin du Andoni Luis Adurizek zuzentzen duen Errenteria-Oreretako jatetxea. Italiako jatetxe batek hartu dio aurrea Mugaritzi, Osteria Francescanak. Zerrenda horretan ageri da Arzak ere, Juan Mari Arzakek gidatzen duen jatetxea, zortzigarren postuan, iaz bezala.
Restaurant-en arabera, munduko jatetxerik onena, Herrialde Katalanetan dago: Celler de Can Roca (Girona).
Urtero berritzen du zerrenda Restaurant aldizkariak, eta sukaldaritzaren Oscar saritzat daukate.