Urtero bezala eskolako jaia antolatu dute Lezo Herri Eskolak eta Lezo Institutuak. Larunbatean izango da eta egun osorako egitarau oparoa antolatu dute. Goizeko bederetzietan hasita, diana, lasterketa, tailerrak, ikasleen emanaldia eta bazkaria izango dira.Eguraldi onarekin eskolako jolastokian egingo dituzte ekimen horiek guztiak, eta eguraldi txarra egingo balu berriz, kiroldegiko kantxan.
Arratsaldean, jolasak, karaokea eta Modestoren dantzaldia izango dute gozagarri parte hartzera animatzen direnek.
Egitaraua
- 9:00etan: Diana
- 9:30ean: Krossa herrian zehar
- 10:00etan: Eskolako jolastokian tailerrak, erakusketa,serigrafia…
- 11:00etatik 12:30era: Herri kirolak jolastokian txiki eta helduentzat.
- Jarraian emanaldiak: Jolastokian dantza eta eskolako abesbatza.
- 13:30ean: Eskolako jantokian txikien bazkaria. Bitartean helduentzat erromeria eta toka txapelketa.
- 14:30ean: Eskolako jantokian helduen bazkaria.
- 14:30ean: Jolasak eta karaokea.
- 16:30ean: Musika Modestoren eskutik.
- 19:00etan: Denok bildu eskola garbitzeko.