Ibilbide zerbitzua martxan izango da berriro maiatzaren 2tik aurrera
Herrian dauden zenbait muga arkitektoniko kontuan hartuta, Errenteriako Udalak berriro martxan jarri du Ibilbide zerbitzua mugikortasun arazoak dituzten herritarrei etxetik ateratzea errazteko. Eskalamobil bat erabiliko dute herritar horiek etxetik atera ahal izateko. Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, zerbitzu hori erabili ahal izateko Errenteria-Oreretan bizi behar da, eta horrekin batera, “gurpil aulkia eduki edo ezintasun iraunkorra edo behin-behinekoa izan eta traba arkitektonikoak direla eta, kalera ateratzeko zailtasunak edukitzea”.
Zerbitzua astelehenetik ostiralera emango dute, 16:00etatik 20:00etara, eta interesa dutenek gizarte zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan 943 44 96 04 telefono zenbakian.