Bioaniztasuna eta energia lan taldeak martxan dira
Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluaren barruan dauden bioaniztasuna eta energia lantaldeek hasi dute euren ibilbidea, joan den asteko bileran jakinarazi zutenez. Lehenengoak, Bioaniztasunaren Ekintza Plana eta Estrategia eztabaidatuko ditu, eta gero, udalbatzak onartzeko. Bigarrenak, berriz, Energia Iraunkorreko Ekintza Plazaren erredakzioan parte hartuko du; izan ere, iaz udalak Energia Iraunkorreko Alkateen itunarekin bat egin zuen. Horrez gain, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak jakinarazi zuen ekintza plan hori “urtea bukatu baino lehen” onartu nahi dutela.
Horietan parte hartzeko, ingurumena[a bildua]errenteria.net-era idatzi edo 943 44 96 03 telefono zenbakira deitu behar da.
Hondakinen batzordea da orain arte martxan dagoen lan talde bakarra. Kontseiluaren bileran aurreratu zuenez, laster bilera sorta bat hasiko dute auzoetan, azarotik gaur bitarte egindako lana “Errenteriako herritar guztiei adierazi eta haiekin konpartitzeko”.