Pasaia-Lezo Lizeoaren egunean, festa eta giro ona
Pasaia-Lezo Lizeoko hezkuntza komunitateko kideek festarako eguna izan zuten atzokoa. Urtero bezala, dantza eta musika ikuskizuna egin zuten goizean ikasleek Donibaneko kiroldegian. Erretiratuko diren langileak, Lizeoan azken urtea dutenak, nahiz 1977ko belaunaldiko ikasle ohiei ere gorazarre egin zieten ekitaldi horretan.
Ondoren, bazkariaren txanda iritsi zen. Donibaneko egoitza nagusiko jantokia txiki gelditu zen bazkariarekin bat egin zutenekin, eta ondo jan eta edan ondoren, Modestorekin dantzaldia egin zuten.