Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Partida orekatuak eta joko onekoak jokatu zituzten Josetxo Gamio txapelketako finaletan

admin
Bidasoa
2013/04/29
Finala jokatu zuten pilotariak Oiartzungo Udaleko, Giriziako, Pilota Federazioko ordezkariekin eta Josetxo Gamioren senideekin

Finala jokatu zuten pilotariak Oiartzungo Udaleko, Giriziako, Pilota Federazioko ordezkariekin eta Josetxo Gamioren senideekin

Joan den larunbatean Euskal Herriko Josetxo Gamio XXX. Pala Txapelketako finalak jokatu zituzten Madalensoro pilotalekuan. Bost final jokatu zituzten, emakumezkoenak bi eta gizonezkoenak hiru. Giriziako pilota sailetik adierazi dutenez, “partidak ikusgarriak atera ziren, guztiak nahiko orekatuak eta joko onekoak izan zirelako”. Emakumezkoen Gazte Mailan, Gabirondo-Eizmendi (Altzo) eta Senperena-Murua (Aia) bikoteak aritu ziren eta altzotarrak izan ziren nagusi, 25-16 irabazi zieten aiarrei. Dena den, partidaren erdira iritsi arte oreka egon zen. Emakumezkoen Helduen Mailan, Eneritz-Ariane (Su-berri taldea) eta Arrate-Estitxu (Hernani) bikoteek jokatu zuten eta kasu honetan hernaniarrak gailendu ziren 10-25. Hernaniarrak hobeto moldatu ziren pilota biziarekin. Gainera, azken orduko lesio bat egon zen eta Naroak ezin izan zuen jokatu. Hori horrela, haren ordez Estitxu zumaiarrak jokatu zuen. Gizonezkoetan, hirugarren mailan, Pagoaga aita-semeak faboritoak izan arren, Bikutze-Mileka bikoteak irabaztea lortu zuten, 25-22, “batik bat Mikela zestoarrak egindako txingurri lanagatik”. Ia partida osoan ez zuen pilota galdu eta horrek Pagoaga gazteari urduritasuna sortarazi zion. Bigarren mailan, Ramos-Zubimendi (Hernani) eta Loidi-Urdanpileta bikoteek jokatu zuten. Hernaniarrak atera ziren garaile, “batik bat Ramos aurrelariaren joko indartsuagatik”. 22-17 irabazi zuten. Pilota gogora astindu zuen Ramosek eta Zubimendi atzelariaren laguntzarekin txapela irabaztea lortu zuten. Lehenengo mailako finala ikusteko ikusmin handia sortu zen. Antxordoki-Telletxea (Igantzi) eta Rodriguez (Lesaka)-Huegun (Donostia) bikoteak aritu ziren. Antxordoki-Telletxea bikotea azken urteetako txapeldunak izan dira, baina bigarren sorpresa eman zen eta Rodriguez-Huegun bikoteak irabaztea lortu zuen, 25-17. “Partida orekatua izateaz gain, maila onekoa izan zen eta hasieran galtzaileek aurretik ibili arren, erdi aldera, tanteoan aurretik jarri eta bukaera bitartean eutsi egin zioten, batik bat pilota biziaz baliatuz. Partidak bukatuta, sariak banatu zituzten, bertan izan ziren Oiartzungo Udaleko, Giriziako eta Pilota Federazioko ordezkariak. Josetxo Gamio zenaren senideek banatu zituzten sariak. Antolatzaileek eskerrak eman dizkie guztiei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.