Irungo autobusek bi geltoki berri izango dituzte
Irungo Udalak jakinarazi du aste honetatik aurrera hiri barruko autobusek bi geltoki berri izango dituztela. Maiatzaren 2an izango dira erabilgarri horiek. Lehena L2 lineakoa da (Irun-Katea), eta Lavanderas-Gobararain aldean jarriko dute: “Orain arte hurbil dagoen toki batean Iruneko zentrora doan autobusera sartu edo ateratzeko aukera izan da. Orain, Katea aldera doazenek ere hori egiteko aukera izango dute”, esan du Cristina Laborda Mugikortasun ordezkariak. Oinaurreko bizilagunek hala eskatuta jarri dutela geltoki hori jakinarazi du udalak.
Beste geltoki berria L3 linearako (Artia-Erdialdea-Olabarria) izango da. Mikrobus batek egiten du bide hori, eta Olaberriako Helduen Heziketa Iraunkorreko egoitzaren ondoan jarriko dute, “instalazio horretara doazen herritarrei zerbitzua emateko”, esan du Labordak. Gainera, Euskal Herria etorbideko mutur batean dagoen geltokian markesina jarriko dutela iragarri du udalak.