Gaurtik, trafiko aldaketak Alde Zaharrean, San Nikolas arkuaren inguruan
Txingudiko Zerbitzuakek lur azpiko hoditeria berritu behar duela eta, hiru astez barruko San Nikolas arku inguruan lanak burutuko dituzte, gaurtik hasita. Ondorioz, Uria Harresia kaletik datozen ibilgailuek ezingo dute arkutik sartu, eta, aparkaleku barnetik, aurrera jarraitu beharko dute.