Errauskailuaren kontrako aldarria egin dute Lezoko Zero Zabor jaian
Larunbatean Zero Zabor jaia egin zuten Lezon udalerriko Zero Zabor taldeak antolatuta. Errauskailuaren kontrako aldarria egin zuten jai giroan Karlos Saldise plazara hurbildu ziren lezoarrek, eta txikienek batez ere primeran pasa zuten beraientzako prestatutako puzgarrian. Musika eta jatekoak ere ez ziren falta izan.

