
Kontserbatorioko egoitza
Epea ireki dute heldu den ikasturtean Kontserbatorioan musika, dantza edo antzerkia ikasi nahi dute haurrek izena eman dezaten. Varietes Antzokian eman behar da izena, han baitu Maurice Ravel Kontserbatorioak herriko egoitza. Izena emateko dosierra jaso behar da eta ekainaren 14a baino lehen beteta itzuli. Sei urtetik gora has daitezke haurrak Kontserbatorioan musika, dantza edo antzerkia ikasten —CP klasetik aurrera—.
Informazio gehiagorako edo prezioak zeintzuk diren jakiteko, Kontserbatorioaren
webgunea bisitatu daiteke (frantsesez dago).
Maurice Ravel Kontserbatorioaren egoitza Hendaian
- Helbidea: Antzokiko karrika.
- Telefonoa: 0559 20 71 13
- Ordutegia: Astelehen, astearte eta ostegunetan 15:30etik 20:00etara. Asteazkenetan 09:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 20:00etara.