
Euskal Herriko Josetxo Gamio XXX. Pala Txapelketako finalak jokatzen hasiak dira dagoeneko Madalensoro pilotalekuan. Bost final izango dira, bi emakumeenak eta hiru gizonenak.
Emakumeetan, Gazte Mailan Gabirondo-Eizmendi eta Senperena-Murua bikoteak arituko dira, eta Helduen Mailan, Naroa-Arrate eta Eneritz-Ariane bikoteek jokatuko dute finala.
Gizonetan, Lehenengo Mailan Antxordoki-Telletxea eta Rodriguez-Huegun aritu dira. Bigarren Mailan, Ramos-Zubimendi eta Loidi-Urdanpileta. Eta Hirugarren Mailan, Pagoaga-Pagoaga eta Bikutze-Mikela bikoteak lehiatuko dira.
Finalak jokatu eta gero, sariak banatuko dizkiete txapeldunei eta ondoren Girizia elkartean afaria egingo dute txapelketan parte hartu duten pilotariek.