Donostiako Fortuna kirol elkarteak antolatuta, Donostia-Hondarribia mendi lasterketaren hirugarren ekitaldia egingo dute igandean. 500 korrikalari lehiatuko dra bertan eta 30,8 kilometroko ibilbidea egingo dute, 1300 metroko desnibelarekin. Goizeko 09:30ean abiatuko dira Groseko Katalunia plazatik eta eguerdi aldera iritsiko dira aurten Gernikako Arbolan jarriko dute helmugara.
Zuloaga kalean berriritartze lanak egiten ari direlako, lasterketa aurten Gernikako Arbola plazan amaituko da, Harresilanda kalean. Txiplao poligonorako sarbidea ez da aurten Zimizarga auzotik egingo, lur azpiko bidetik Muliate aldera pasatuz baizik. Ibilbideak Tximista kalearekin egingo du bat, kalean barrena San Nikolas zubia zeharkatu eta Alde Zaharrera sartuko da, handik Leiba, Denda, eta Kale Nagusitik jaitsiko da handik Santa Mariako Atea zeharkatu eta Damarri plazatik helmugaraino.
ASICS Trail Series txapelketarako puntuagarria izango da Donostia-Hondarribia lasterketa. Espainiako estatuko lau proba biltzen dira bertan eta, igandekoa, denboraldiko lehena izango da. Hortaz, irabazlea behin behineko sailkapen orokorreko liderra izango da. Kirolprobakek kudeatzen duen mendiko-proben ligarako ere puntuagarria izango da.
Donostia-Hondarribia Trail Lasterketa, zenbakietan
- Partehartzaileak: 500 guztira, 468 gizon eta 32 emakume. Gipuzkoarrak: % 67; Nafarrak: % 7’7; Bizkaitarrak: % 7’2; Arabarrak: % 6 arabarrak; Ipar Euskal Herrikoak: % 3’7; eta Espainiako estatuko beste lekuetakoak % 6’4.