XX. mende hasieran girotutako erromeria antolatu du Lezoko Dantzazaleak taldeak
Mendekoste jaiei begira, XX. mendean girotutako erromeria antolatu du Lezoko dantzazaleak taldeak. Maiatzaren 18an, larunbatarekin egingo dute ekimena Gurutze Santuaren plazan eta bertan dantza emanaldia eginda, herriko kaleetan barrena ibiliko dira. Erromeria amaituta bazkaria egingo dute Karlos Saldise plazan, Andoni Ollokiegi abeslari sanjuandarrak girotuta. Bazkarira joan nahi dutenek Kultur Aretoan, polikiroldegian edo Lezoko Dantzazaleak entseguak egiten dituen eskolako gimnasioan ( astelehen eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara) eskuratu ahalko dituzte sarrerak 11 euroan haurrentzat eta 17 euroan helduentzat.
Antolatzaileek bi ekime haetara baserritarrez jantzita joateko deia egin diete herritarrei.