Presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean
Hileroko azken ostiraletan bezala, presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur San Pedro kalean, 20:00etan. Herriratik dei egin diete eherritarrei agertzeko. “Espetxe politikaren aurpegirik krudelena ikusi dugu azken asteetan, ondorio latz eta atzeraezinak pairatuz eta etengabe tragediarekin harremanetan. Horren erakusle dira Xabier Lopez Peña eta Angel Figueroaren heriotzak, Bigarren Ibarra edo Jabi Martinez Izagirreren gertukoek izandako istripuak edo Puerto, Sevilla edo Mureten emandako eraso fisikoak.Giza eskubideak era nabarmenean urratzen dituzten salbuespeneko neurriekin amaitzeko garaia da”, esan dute.