Irungo Udalak jakinarazi du udal haur eskolan izena emateko epea hilaren 29an (astelehenean) zabalduko dela. Hortaz, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoen gurasoek Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) bulegora joan beharko dute izena emateko agiriak eta bestelakoak lortzeko. Aurrerago publikatuko ditu udalak onartuen eta baztertuen zerrendak. Denera, 66 plaza dituzte udal haur eskolek.
2011ko urtarrilaren 1etik 2012 abenduaren 31 artean jaiotakoek eskaerak egiteko epea maiatzaren 10era arte izango dute (ostirala da). 2013an jaiotakoek, berriz, ekainaren 4ra arte dute hori egiteko aukera. Fernando San Martin udaleko Hezkuntza ordezkariak jakinarazi du aurten berritasun bat izango dela izena emateko eskatzen diren agirien artean, horietako bat, datu ekonomikoena hain zuzen: zuzenean Gipuzkoako Foru Aldundiko iturrietatik jasoko ditu udalak. Alta, 2011n Gipuzkoan errenta ordaindu ez zutenek, horiek bai aurkeztu beharko dituztela ekonomiari lotutako agiriak.
Hala ere, San Martinek jakinarazi du informazio zehatzagoa
Irungo Udalaren webgunean lor daitekeela, baita 010era telefonoz deituta ere. Bestalde, maiatzaren 7an, haur eskolak ate irekien eguna egingo duela jakinarazi du udalak, 17:00etatik aurrera.