Bisitariak, Txingudi Ikastolako kideak, eta udal ordezkariak, gaurko harreran
Herbehereetako Helmond-eko ikasleak elkartrukea ari dira egiten egunotan Txingudi Ikastolako ikasleekin. 25 ikasle ari dira Irun eta inguruak bisitatzen, hiru irakaslerekin. Bertakoen etxeetan dute ostatu herbeherearrek. Goizean Irungo udaletxean izan dira bisitariak eta Irungo ikasleak, eta talde politiko guztien harrera jaso dute. Irundarrak martxoaren 8tik 15era izan ziren Herbehereetan.
Elkartrukeak bi helburu ditu. Batetik ingelesa “modu ezberdinean” ikastea eta erabiltzea, eta bestetik, bisitariek Euskal Herria ezagutzea, “beste herrialde bat ezagutzeaz gain, Europako nortasuna sustatzeko”, esan du udalak.