Euria egiten badu ere, Errenteria-Oreretan Sagardo Eguna egingo dute
Eguraldi ona edo txarra egin, bihar Sagardo Eguna egingo dute Errenteria-Oreretan. Hala jakinarazi dute antolatzaileek. Izan ere, biharko eguraldi aurreikuspenak ezkorrak dira, baina antolatzaileek “jendea gustura gozatzen” egoteko behar beste neurri hartuko dituztela jakinarazi dute, tartean, Gamon Zumardian karpa erraldoia jarriko dute, eta jakien postuak ere aterpean izango dira. Hortaz, eguraldi ona edo txarra egin, sagardoaz eta giroaz gozatzeko aukera izango da bihar Errenteria-Oreretan.