Arazo teknikoak tarteko, astebetez atzeratu du Lezoko Udalak atez atekoaren ezarpena
Datorren astelehenean, hilak 29, zen ezartzekoa atez ateko bilketa sistema berria Lezoko Udala, baino arazo teknikoak tarteko, astebetez atzeratuko dela atez atekoa jakinarazi berri du. Lezoko Udal Gobernu Batzordeak “erabakia denen onerako” izan dela adierazita, barkamena eskatu die “herritarrei sor diezaiekeen eragozpenengatik”. Horrenbestez, maiatzaren 6an, astelehenarekin abiatuko da atez ateko sistema Lezon.