Postre eta errezeta trukaketa egingo dute kale ekintzan
Etziko kale ekintzan bakoitzak ekarritako postreak dastatuko dituzte eta postre horiek nola egiten diren azaltzen duten errezetak elkartrukatuko dituzte. Arraguako Aldeguna elkartean elkartuko dira 6 eta 12 urte bitarteko haurrak, 16:30ean.