"Diskriminatzea" egotzi dio Txosna Batzordeari Errenteriako PSE-EEk
Errenteriako PSE-EEk Txosna Batzordeari “diskriminazioa” egitea leporatu dio eta jarrera hori salatu. Txosna Batzordean parte hartzeko irizpideak deritzon agirian oinarritu da alderdi sozialista: ” Batzordean jarrera sexista, homofobo, arrazista edo “espainolistak” ez direla onartuko dio agiriak bosgarren puntuan, eta horrekin herritarren zati bat diskriminatzen ari dira”. Agiri hori beste informazioarekin batera udaleko kultura sailetik bidali zaiela herriko hainbat eragileri gaineratu du PSE-EEk, “alkateari gaiaren gaineko jarrera erakusteko eskatzen diogu”. Txosna Batzordeko kide izateko arauetatik puntu hori kentzeko eskatu dio halaber Txosna Batzordeari alderdi sozialistak.