Udaleko, Ttur-Tturreko eta herriko erakunde eta aholkularitzetako ordezkariak
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiatzungo Udalak eta herriko hainbat finantza erakunde eta aholkularitzak diru kontuak euskaraz egin ditzaten animatu dituzte oiartzuarrak. “Badakigu krisi egoeraren ondorioz asko egoera larrian daudela eta halakoetan hizkuntza bigarren mailako garrantzia hartzen duela badakigu. Baina herritarrak euskaraz bizitzeko bidean beste urrats bat ematera animatzen ditugu, diru kontuak ere euskaraz egin eta eskatzera”, adierazi du Irati Etxebeste euskara zinegotziak.
Bide horretatik, arlo guztietan euskararen erabilera normalizatzeko aurrerapausoak eman behar direla nabarmendu dute: Askotan uste izaten dugu ekonomia gaiak eta diru kontuak zailagoak direla euskara, baina diru kontuak eurak dira zailak egiten zaizkigunak. Horrela, egiten ditugun hizkuntzara ohitu egiten gara. Beraz, diru kontuak euskaraz eginez arlo horietan ere euskararen erabilera ohikoa bihurtuko da”.
Herriko finantza erakunde eta aholkularitzak bat mezuarekin
Zazpi dira mezuarekin bat egin duten herriko finantza erakunde eta aholkularitzak: Caixabank, Euskadiko Kutxa, Kutxabank, Lurgintza Koop. E. Baserritarren Aholkularitza Zerbitzua, Nafarroako Rural Kutxa, Sabadell Guipuzcoano eta Zubillaga Aholkularitza.
Diru kontuen barruan ere errenta aitorpena dago. Hori ere euskaraz egin daitekeela nabarmendu dute.