Andra Mari Abesbatzak batzar nagusia egingo du bihar
Ohiko batzar nagusia izango du, bihar, Andra Mari Abesbatzak, elkartean bertan. Iazko jarduera aztertzeaz gain, aurtengo ekitaldirako egitaraua eta egitasmoak eztabaidatu eta aztertuko dituzte, aurrekontuak onartu eta erakundearen zuzendaritzako karguak berritu.
“Denbora zailetan garai joria” bizi duela esan dute Andra Mari Abesbatzako ordezkariek, eta “Euskal Herriko musika kulturaren erreferentzia” bihurtu dela. Gogorarazi dute laster mende erdi beteko duela abesbatzak.