Antxoko Bekoz Beko elkarteak –genero indarkeriaren kontra eta berdintasunaren alde lan egiten duen elkartea da–, oinarrizko sorospen eta emergentzia kasuetan trebakuntza emateko bi eguneko tailerra antolatu du, hilaren 27rako eta maiatzaren 4rako, Antxoko Kultur Etxean. Bi saioak 15:30etik 19:30era izango dira. Gipuzkoako Gurutze Gorriko kideek emango dituzte azalpenak, eta Pasaiako Udalaren laguntza du ekimenak.
Izena emateko bi bide jarri dituzte Bekoz Bekoko kideek. Batetik, 679 33 24 11 telefono zenbakira (Izaskun) dei daiteke.
Taldearen helbide elektronikora mezua bidalita ere eman daiteke izena.