Sei bertsolari, maiatzaren 3an, Hendaiako Mendi Zolan kulturgunean
Hendaiako Besta Komiteak eta Bertsularien Lagunak taldeak elkarlanean bertso saioa antolatu dute maiatzaren 3rako Hendaiako Mendi Zolan kulturgunean. 21:00etan hasiko da saioa, eta Miren Artetxe, Maddi Sarasua, Alaia Martin, Odei Barroso, Sustrai Colina eta Igor Elortza arduratuko dira bertsoak sortzeaz, Maddalen Arzallusen gaien arabera.
Sarrerak aldez aurretik erosiz gero, 7 euroko prezioa dute: Hendaiako turismo bulegoan (0559200034 telefono zenbakia), Besta Komitean (0559202211 telefonoa) eta Bertsularien Lagunak elkartean (0559541504 telefonoa) lor daitezke, maiatzaren 2a baino lehen. Saioaren egunean ere sarrerak salgai izango dira, Mendi Zolanen, baina 10 euroan. 14 urtetik beherakoak doan izango dute sarrera.