Iazko probaren irudia da honakoa
Trintxerpe Atletismo Taldeak antolatuta, San Pedroko Mendiko V. Herri Lasterketa egingo dute larunbatean. 17:00etan hasiko da proba barrutiko pilotalekutik, eta denera, 13 kilometroko bidea egin beharko dute korrikalariek (zirkuituari bi bira eman behar dizkiote). Helmuga irteeraren toki berberean egongo da, eta dutxatzeko aukera izango dute proba bukatzerakoan parte hartzaileek, gimnasioan hain zuzen.
Emakumeen eta gizonen kategorietako lehen bostentzat sariak prestatu dituzte Trintxerpe Atletismo Taldeko kideek. Eta izena emateko hainbat bide daude, honakoak:
- Herri Krossaren webgunean.
- Donostiako honako kirol dendetan: U51 eta Laister Kirolak (10 euroan).
- Egunean bertan, proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte, San Pedroko pilotalekuan (13 euroan).