Plazara ekimena prestatzen hasiko dira Antxon, azken ostiraleko elkarretaratzean
Antxoko Herrira-k jakinarazi du, hilabete bakoitzeko azken ostiraletan bezala, elkarretaratzea egingo duela etzi, 20:00etatik aurrera, Gure Zumardian. Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa baliatu nahi dute, gainera, maiatzaren 18ko Plazara ekimenaren barruko egitasmo bati forma ematen hasteko. Izan ere, barrutiko Herrira-ren helburua da 18an hainbat ekimen egitea, eta horretara herritarrak deitzeko bideoa egin nahi dute; ostiralean grabatuko dute, eta parte hartu nahi dutenei maiatzaren 18ko mobilizazioetan zergatik izango diren galdetuko diete.