Urdaburu mendizale elkarteak antolatuta, maiatzaren 4ean Oiartzun Ibaiaren Arroari Bira ibilbidea egingo dute. 45 kilometroko ibilbidea izango da, eta 2.350 metro igo beharko dituzte parte hartzaileek. Izena dagoeneko eman daiteke maiatzaren 2a bitartean
www.zirkuitua.com webgunean. Egunean bertan ere egin ahal izango da, irteera tokian.
Izena ematearekin batera, 5 euro ordaindu behar dira. Kreditu txartelak ere onartzen dituzte, eta dirua ere honako bi kontu korronte hauetakoren batean sartu daiteke Kutxabanken 2095 5064 81 1061054614 edo 3035 0011 25 0110061096 (Euskadiko Kutxa).
Kirolariak 07:00etan aterako dira Urdabururen egoitzatik (Juan Olazabal 23), 07:00etan. Kontrol guneak izango dira, Alduran (11,3 kilometroan, 08:55-09:50), Uzpurun (16 kilometroan, 09:40-11:00), Aritxulegin (23 kilometroan), Gurutzen (33,1 kilometroan, 12:30-15:40), Jaizkibel (38,9 kilometroan, 13:30-17:50) eta helmugan (45 kilometroan, 14:30-19:30).