
Mendaur mendia (1128 metro)
Udaberri betean sartuta, egun guztiko irteera prestatu du Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak, iganderako (hilak 28). Oraingo honetan Nafarroara joango dira, Bortziriak eta Malerreka artean ibiliko dira. Abiapuntua Arantza izango da eta hortik Mendaur igoko dute (1128 metro) eta helmuga Iturengo auzo Aurtitz izango da.
Mendizaleak 08:00etan abiatuko dira Ikastolako aparkalekutik eta 17:30ak aldera itzuliko dira. Helduek 8 euro ordaindu behar dituzte eta haurren prezioa 6 eurokoa da.
Ibilaldiaren xehetasunak
hemen aurki daitezke.