Kinesologia holistikoaren inguruko ikastaroa emango dute Ana Alvarez zentro terapeutikoan, maiatzaren 25ean eta 26an. “Kinesologia erreminta bezala erabiltzen ikasiko dugu, kontzientzia maila guztietan erantzunak jasotzeko”, azaldu dute zentrotik.
Kinesologia giza mugimendua ikertzen duen teknika da eta horren bidez “desoreken informazioa jasotzeaz gain, erantzun egokia eman diezaiokegu. Gorputz fisikoa, energetikoa, emozionala, kimikoa eta gorputz eterikoa orekatzen laguntzen digu”. Erreminten artean lore terapia, meridianoak, txakrak… erabiltzen dira.
Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko bi bide daude. Telefono bidez, 649 02 64 03 edo 943 49 51 63 zenbakietara deituta edo helbide elektroniko bidez,
anelazkoz@hotmail.com helbidera idatzita.