
Kepa Acero, pinguinoen artean
Kepa Acero surflariak hitzaldia emango du ostiral arratsaldean Txiplao industria guneko Banako tabernan, 20:00etan. Besteak beste, duela hilabete batzuk Pakea Bizkaia itsas ontzian Antartidara eginiko bidaiaz mintzatuko da, burutzen ari den 5 olatu, 5 kontinente egitasmoan kokatuta, eta ur izoztuetan olatu batera igotzeko saiakeraz.
Surflari, bidaiari eta hizlari berezia da Acero, surfaren aitzindarien izpiritua duena, naturarekin eta kultura desberdinekin harreman berezia duena. Bere proiektuetan kirola eta gizon-emakumeak lotu ditu. Olatu ezezagunak beste kulturekiko begirurearekin, esplorazioa ingurumenaren kontserbazioarekin, abentura dibulgazioarekin lotu egin ditu. Surfaren beste ikuspegi bat erakusten du, natura eta kultura batuz.