Juanra Rojori ongietorria egingo diote larunbatean
Irungo herritar talde batek Ongi etorri Juanra goiburuko ekitaldia antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 27rako. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan ekitaldia egingo dute San Juan plazan eta, ondoren, afaria Hazia elkartean, 21:30ean. Hazian bertan eros daitezke afarirako txartelak, 15 euroan. 21 urte eman ditu preso Juanra Rojo irundarrak.