Igandean, dantzari txikien txanda, Lezon
Lezoko Dantzari Txiki Eguna izango da igandean, Murixka Dantza Taldeak antolatuta. Etxeko taldeaz gain, Errenteria-Oreretako, Getariako, Hernaniko, Oiartzungo eta Zornotzako dantzari gazteak izango dira herriko kaleetatik zehar.
11:00etan elkartuko dira dantzari guztiak Lopene plazan; euria egingo balu, kiroldegian. 12:00etan hasiko dute kalejira, eta 14:00etan bazkaltzera joango dira. 17:00etatik aurrera, dantza talde bakoitzak 20 minutuko emanaldia egingo du Gurutze Santuaren plazan.