Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Zertarako hegoak': Kolektibotik komunitatearentzat egina

admin
Bidasoa
2013/04/23
Berria Taldearen enkarguz, Zertarako hegoak antzezlana sortu du Metrokoadroka kolektiboak. Errenteria Hiria Kulturgunean estreinatu zuten orain bi aste eta larunbatean Hondarribiko Itsas Etxean taularatuko dute, Berria egunkaria sortu zela 10. urte bete direla ospatzeko jaialdiaren barruan. Gutasunaren eta kolektiboaren ideiak ditu oinarri sormen laborategiak prestatutako ikuskizunak. Uda baino lehen iritsi zen enkargua, Berria Taldearen eskutik: 10. urteurrenaren harira, antzezlan bat egitea, laguntza eman dion jende guztiarentzat opari gisa eta jende horrek izandako garrantzia transmititzeko. Metrokoadroka Sormen Laborategiak erronka hartu zuen, eta Zertarako hegoak sortu du. Kolektibotik, komunitatearentzat. Errenteria-Oreretan antzeztu zuten lehen aldiz eta kritika bikaina jaso zituzten. Kolektiboko kideak Berria Taldearen proposamena jaso bezain laster hasi ziren “gogoz” lanean, Oier Guillan zuzendarietako batek jakinarazi duenez. Izan ere, Berria proiektua gertukoa dute: “Gertutik bizi izan dugu bere sorkuntzaren prozesu guztia gizartearen zati bezala, baina baita kulturgintzatik ere. Euskaraz lan egiten dugun heinean, ez dago espazio asko gure lanen berri emateko. Berria bezalako hedabide bat klabea da guretzat, gure lana plazaratzeko orduan. Eta euskaraz kultura bizi duen jendearengana iristeko”.
Errenteriako barreak eta txaloak eragin zituzten

Errenteriako barreak eta txaloak eragin zituzten

Horrez gain, planteamendua bat zetorren eurek lan egiteko duten moduarekin. Berria-k ideia eman zien, baina sorkuntza propiorako tartea utzita. “Gure lan egiteko modua oso kolektiboa da. Kolektibo bat gara, eta Berria-ren atzetik dagoena ere kolektiboa edo komunitatea da. Beraz, transmititu nahi den mezuari begira, esan dezakegu gutasun hori, kolektiboaren zentzu hori, presente dagoela proiektu honen alderdi guztietan”, jakinarazi du zuzendariak. Izan ere, hainbat lagunek parte hartu dute antzezlana sortzeko prozesuan. Bost aktore daude taula gainean, baina kolektiboko jende gehiago dago bestelako lanetan. Guillan dabil testuarekin eta zuzendaritzarekin, Jabi Barandiaran ere zuzendaritza lanetan dabil, eta Dejabuk ere lagunduko die horretan. Idoia Beratarbide eta Maria de Bernardo jantziez arduratu dira, Ander Fernandez musikaz eta argiaz… Jendearen superbotereak Berria-k emandako oinarrizko ideia hura hartu, eta muturrera eraman dute, absurdora, umorearekin batera. Guillanek aurreratu du argumentuaren ildoa: “Gizartean ohartu dira jende guztiak dituela superbotereak, baina superbotere horiek arazo bat dute, ez dutela ezertarako balio. Egunero edozein pertsonak senti dezakeena da, azken finean. Botere bat eduki dezake edonork gizartean, baina askotan sentsazioa da botere horrek ez duela ezertarako balio. Kasu honetan, protagonistak hegoak ditu, baina ez dute hegan egiteko balio”.
 Absurdo horrek, baina, une oro bultzatzen du gogoetara, eta oinarri oso sozial bat dauka. “Argumentuak, oso korapilatsua ez izanda ere, gogoetarako tartea ematen du”, dio Guillanek. Estetikari eta dramaturgiari dagokionez, ideia horretatik abiatuta, talde ideia transmititu nahi izan dute. Horregatik erabaki zuten bost aktorerekin lan egitea, eta koruaren ideiarekin. “Bost aktore hauek daude espazio huts batean, ez dago eszenografiarik, ez dago ezer… aktore lanean oinarritzen da obra”, aurreratu du. Beraiek, aktore horiek, sortzen dituzte eszenak eszenaren barruan. Antzerkia antzerkiaren barruan da, nolabait: “Eszena bat sortzen denean, eszenan ez dauden aktoreek koru bat osatzen dute, konposizio aldetik, ahotsen aldetik, espazioaren aldetik… Eta dramaturgia horrek denbora guztian errepresentatzen du eta lantzen du gutasunaren ideia hori”. Zertarako Hegoak lana, Berriaren 10. urteurrena ospatzeko jaialdiaren barruan emango dute, larunbatean, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Berriaren zein HITZAren harpidudek eta Berrialagunek 5 euroren truke ikusiko dute. Ez direnek 10 euro ordainduko dituzte eta Berria komunikazio taldeak dituen erronkak burutzen lagunduko dute horrekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.