Unai Emery futbol entrenatzaile hondarribiarra elkarrizketatuko dute aste honetan telebistako Bisitaria saioan
Euskal Telebistako lehen katean Xabier Euzkitze kazetariak gidatzen duen Bisitaria saioa kolore berezia duen hirira, Sevillara joan da Unai Emery hondarribiarrarekin bi egun egoteko. Sevilla futbol taldeko entrenatzailea bere lantokian eta etxean ikusteaz gain, turismoa egiteko aukera ere izan dute, hiriko hainbat leku esanguratsu Bisitariari erakutsiz. Gainera bertan bizi diren beste euskaldun batzuekin ere egoteko aukera izango du Bisitariak eta espreski Feriara joan den beste aurpegi ezagun batekin egingo du topo.
Aurretik beste hondarribiar bat elkarrizketatu izan dute Bisitaria-n, Londresen bizi den Itziar Mendizanal dantzaria.