Atzotik hasita eta maiatzaren 3a arte zabalik da udaleku irekietan izena emateko epea. Aurten 175 plaza izango dira uztailaren 1etik 31 bitartera egingo diren udalekuetarako, eta hiru eta hamar urte arteko haurrek eman dezakete izena bertan parte hartzeko. Udalekuen ordutegia berriz astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30ra izango da. Izena emateko Euskara Kultura bulegora (Donibane kalea) jo beharko dute interesdunek 8:30etik 13:30era edo
internet bidez egin ahalko dute matrikula. Bi kasuetan derrigorrezkoa da izen emate orria sinatuta udaletxera eramatea.
Udalekuetarako matrikularen prezioa 78,80 eurokoa izango da eta familia ugarien kasuan, berriz, 63;04 eurokoa.
Informazio zehatza emateko bilera egingo du bestalde udalak gurasoekin maiatzaren 23an, 16:30ean Gezalan.
Lezoko Udalak haurtzaindegi zerbitzua eskainiko duela jakinarazi du bestalde haurrak udalekuetara 9:30ean eramateko arazoa duten gurasoei begira. Hamarreko haur taldea osatzea da horretarako baldintza. Haurtzaindegi zerbitzua 8:00etatik 9:30era izango da. haurtzaindegiko matrikula 52,53 eurokoa da eta familia ugarien kasuan 42,02 eurokoa.