Sebas Perez boxeolaria, Espainiako txapeldun
Sebas Latigo Perez 16 urteko boxeolari errenteriarrak urrezko domina lortu du Kadete eta Gazte Mailako Espainiako Txapelketan, pisu arinean. Errenteria-Oreretako Team Latigo Boxing taldean entrenatzen du Perezek. Jose Antonio Estevezi puntutan irabazi zion errenteriarrak, nahiz eta borroka guztiak KO teknikoz irabaztetik zetorren Estevez.
Aurretik, final zortzirenetan Caco Barreto gailendu zuen Latigok, lehia gogorrean. Final-laurdenetan, berriz, Adams Planelli KO teknikoz irabazi zion. Hurrengo egunean, finalaurrekoan, Cristian Gonzalez Carretero izan zuen aurrez aurre errenteriarrak. Lehia parekatua izan zen arren, hirugarren asaltoan Gonzalezek ezin izan zuen jarraitu.