'Sauna Deluxe' antzezlana aurkeztuko du Itzatuk larunbatean
Errenteria-Oreretako Itzatu antzerki taldeak azken lana estreinatzear da. Larunbatean izango da, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean: Sauna Deluxe. Sauna izango da emakume talde baten elkargunea. Sauna toxina fisikoez gain, mentalak ere askatu eta botatzeko balioko die emakume horiei.
Itzatu antzerki taldeak berak sortutako antzezlana da, eta bederatzi emakume igoko dira taula gainera: Maria Jesus Pozo, Tina Diaz, Ana Ibarguren, Mari Carmen Balana, Kontxi Lozano, Pepi Nuñez, Juani Rafael, Ana Cintero eta Amaia Erkizia. Ana Mirandak zuzenduko du.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturgunean, 4 euroan.