
Campos eta Sierra, gaur, liburua aurkezten
Ricardo Campos Urbanejak bere azken liburua aurkeztu du gaur goizean Irunen,
La aventura de la pieza real decapitada. Nazioarteko Liburuaren Eguna da gaur, eta horren harira egin dute aurkezpena, Belen Sierra Udaleko Kultura ordezkariaren arabera. Baina hilaren 27an ekitaldi publikoa egingo dute eleberriaren xehetasunak emateko, 11:45ean, Ikust Alaia Udal Liburutegian.
Espainiako Estatuan XIX. mendean izandako hainbat hilketaren ikerketan diharduen Fernando Roblesen istorioa jaso du egileak eleberrian, eta fikzioa eta errealitatea nahastuta daude.