Oarsoaldeko talde errepublikanoaren bilera dago bihar
Oarsoaldeko talde errepublikanoa bihar elkartuko da, 19:00etan, Merkatuzarren. Hilaren 14ko Errepublika Eguneko balorazioa egiteaz gain, beste ekitaldi batzuk prestatzen hasiko da, eta elkarte bihurtzeko egin beharreko pausoen berri ere emango du. Hitzaldia irekia dela gogorarazi du taldeak, “ez bakarrik Errenteriako bizilagunei, baita Oiartzun, Lezo eta Pasaiakoei ere”.