Mendekostetan salmenta postuak jartzeko eskaera epea zabaldu du udalak
Mendekoste jaietan salmenta postua jarri nahi dutenek hilaren 30a baino lehen eskatu beharko dute baimena Lezoko Udal erregistroaren bulegoan. Goizeko ordutegia du erregistroak, 8:30etik 13:30era, hain zuzen ere. Eskatzaile bakoitzak postu bakarra jartzeko baimena eskatu ahalko du eta honako dokumentazioa aurkeztu beharko du horretarako: Nortasun agiria, okupatu beharreko metro kuadroak (Txosnaren zabalera eta altuera), eta udal teknikariak interesatu bakoitzari zehaztutako dokumentazioa.
Eskaera egiteko epea amaituta, baimenen berri emango zaiela interesdunei zehaztu du udalak, “festak hasi baino astebete lehenago egin beharko dute gutxienez ordainketa”.