Madalensoro frontoiko azpian dauden aparkalekuak errentan hartzeko eskaera egin daiteke dagoeneko eta horretarako azken eguna maiatzaren 7a da. 46 leku daude bertan, horietako bi ezinduentzat. Aurtengo errentaren prezioa 44,92 euro izango dira hileko.
Esleipena uztailean bukatuko da eta hortik aurrera errentan hartzen duenak hiru urterako izango du aparkalekua, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.
Eskaera udaletxeko sarreran egin behar da aurkeztu beharreko dokumentazioarekin. Interesdunek
hemen aurkituko dute informazio guztia eskaera egiteko.