Gaur, hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Liburua. objektu gisa, modu askotara erabili daiteke, gauza askotarako, baina egun honek arrazoi jakin bat du: bultzatzea. Irakurzaletasuna bultzatzea, editorialen industria bultzatzea eta egilearen eskubideen aldetik jabego intelektualaren babesa bultzatzea.
Apirilaren 23a heriotzarekin dago lotua. 1616. urtean William Shakespeare, Inca Garcilarso de la Vega, Miguel de Cervantes gisako idazleak hil zirela esaten dute batzuk. Beste batzuk, ordea, hori horrela ez dela diote. Zenbaiten esanetan, Cervantes apirilaren 22an hil zen eta 23an hilobiratu egin zuten, eta Shakespeare apirilaren 23an hil zen baina egutegi julianoaren arabera, egutegi gregorianoan egun hori maiatzaren 3a izango litzateke. Dena dela, Editoreen Nazioarteko Batasunak data hori proposatu zion Unescori eta horrek 1995ean onartu egin zuen.
Oiartzungo biblioteka, “txiki”
Manuel Lekuona Biblioteka 1992. urtean jarri zen martxan. Ordutik zerbitzua zabaltzen joan da eta bazkideak irabazten. Oiartzuar askok gogoratuko dute bazkide egiteko 200 pezeta ordaindu behar zirela. Denetariko liburuez gain, ikus-entzunezko dokumentuak, Internet… ere baditu, haur zein helduentzat.
Ana Alvarez bertako arduradunaren hitzetan, “liburutegia txiki gelditzen ari da, liburuak ezin kabiturik”. Ehunka dokumentu dituzte eta non jarri jakin ezinda ibiltzen dira, baina “gustura” daudela esan du. Guneen inguruan ere hitz egin du: “Helduentzako gunea badago, txikientzat… baina irakurtzeko gunerik ez dago eta hori egongo balitz mailegu gehiago egingo lirateke”.
Idazle oiartzuarren gomendioak
HITZA Oiartzungo hiru idazlerekin egon da, Goiatz Labandibarrekin, Jon Martinekin eta Antton Kazabonekin. Oiartzuarrei liburu bana gomendatu die eta liburuaren zatitxo bat irakurtzera ere animatu dira.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.