Igandean ospatu zuten Oiartzunen I. Dantzari Txiki Eguna, Haurtzaro Dantza Taldeak antolatuta. Hainbat taldetako 250 dantzari elkartu ziren: Hendaiako Akelarre, Galdakaoko Andra Mari, Gasteizko Indarra, Tolosako Udaberri, Lezoko Murixka, Donostiako Ikasbide eta Oiartzungo Elizalde eta Haurtzaro dantza taldeko dantzariak ibili ziren herrian barrena.
Eguraldia lagun, egun aparta igaro zuten dantzariek zein dantzazaleek.

Musikariek herriko txokoak alaitu zituzten

Dantzariak