San Pedro eta San Martzial jaietan txosna jarri nahi dutenek badute izena emateko aukera, maiatzaren 3ra arte. Deialdia hiriko kultur elkarte, kirol talde, gizarte talde edo aisia eremuko eragileei zabalik dago, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Entitateen Erregistroan badaude, eta Irunen badute egoitza soziala. Irungo Institutuetako, helduen hezkuntzako edo Lanbide Hezkuntzako ikasleek ere izango dute txosna jartzeko aukera. Horientzako guztientzako sei plazaren zozketa egingo da, publikoa, maiatzaren 15ean, 19:00etan udaleko Kultura eta Kirol Sailaren egoitzan. Eskaera egin duten eragileen ordezkari bana gutxienez egon behar da zozketa horretan.
Txosnen emakidaren barruan dagoen baldintza nagusia da horiek edariak eta ogitartekoak soilik sal ditzaketela. Ekainaren 21etik uztailaren 1a arte izango dute zabaltzeko aukera, bi egunak barne. Eskaeren zerrenda maiatzaren 7an jarriko dute ikusgai Kultura eta Kirol Sailaren egoitzan. Baldintzen zerrenda eta eskaerak egiteko orriak Herritarren Arretarako Zerbitzuan edo
Udalaren webgunean lor daitezke.