Hondarribiko Musika Eskolako perkusio ikasleen kontzertua
Hondarribiko Musika Eskolako perkusio ataleko ikasleek kontzertua emango dute gaur aratsaldean Musika Eskolako areto nagusian. 18:30ean hasiko da eta sarrera doan izango da, entzun nahi duenarentzat. Joan den asteko ostiralean txistu ikasleek kontzertu pedagokikoa eman zuten, eskolako 5 urteko ikasleei zuzenduta.