'Desobedientzia zibilerako' deia berretsi du Lezo Garbia plataformak
Atez ateko bilketa sistema berriaren ezarpenaren aurrean “desobedientzia zibilerako deia” berretsi du Lezo Garbia plataformak. Atez atekoaren kontrako plataformak egindako azken batzarrean desobendientziarako kanpaina barruan atez atekorako udala banatzen ari den ontzirik ez jasotzea erabaki zutela eta “horretan mantentzeko” deia egin diete lezoarrei. Zintzilikarioen harira berriz, udalak baimena eskatu ezean etxeetako fatxadak zulatzen ez uzteko ere eskatu die herritarrei Lezo Garbiak.