Bihar ohiko plenoa egingo dute
Bihar, hilak 24, ohiko udalbatzarra izango da Oiartzunen. 19:00etan hasiko da, udal areto nagusian eta guztira hamar gai jorratuko dituzte. Horien artean, Kattin Ttiki taldeak aurkeztutako mozioa, Elizalde Ikastetxeak LOMCE legearen inguruan aurkeztutako mozioa, Sagarbide Elkartearen sorrera eta Oiartzungo Udalaren parte hartzea, Oarsoaldea SAri diru-ekarpena aurreratzeko proposamena, 2013ko maileguen eskaintza onartzeko proposamena, aurreko urteetako hainbat isun anulatzeko proposamena eta kobraezinak diren hainbate ordainagiriak baliogabetzeko proposamena, besteak beste.