
Basariko kideak, aurreko irteera batean
Antxoko Basari elkarteak Ereñozuko Larregain sagardotegira joateko ibilaldia prestatu du maiatzaren 4rako. Egun horretan 09:00etan abiatuko dira ibiltariak Antxotik Ereñozu aldera, eta Cuatro Caminos, Txipres, Astigarragako Bentak, Frantsesillaga, Listorreta (hamaiketakoa egingo dute bertan), Aitzbitarte, Akola eta Larregain zeharkatu ondoren iritsiko dira Larregainera. Herrira bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da.
Denaren prezioa 32 eurokoa da, eta txartelak Kamio, Mimos, Kurlinka, Izadi eta Leunda tabernetan lor daitezke, maiatzaren 2ra arte.