Gaur ireki dute izena emateko epea Hondarribiko Gazteria sailak antolatzen duen Uda Abentura programarako. Uztailean burutuko dute, bi txandetan. 12-14 urteko haurrei zuzenduta dago eta euskaraz egingo da. “Parte-hartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute”, nabarmendu dute udaletik.
Azaldu dutenez, larunbatera arte izango da aldez aurretiko izena emateko aukera: “Bi txanda egingo dira, uztailaren 1etik 12ra eta 15etik 30ra, bakoitzean 40 neska-mutilek parte hartuko dutelarik. Goiz eta arratsaldeko ordutegia izango du eta kuota 140 eurokoa izango da. Aurretiko izen-ematea gaurtik larunbatera irekita egongo da. Parte hartu nahi duen gaztearen datu hauek emango dira: izena, bi abizenak, jaiotze data, helbide osoa, telefonoa eta ikastetxea”.
Izena emateko bi aukera daude, iGazte bulegoan (Jabier Ugarte kalea, 6) edo
Interneten. Informazio gehiago behar dutenak Gazte Informazio Bulegora joan daitezke, edo telefonoz deitu, 943 64 47 52 zenbakira.